XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Alonso de Lanzones Endrike IV erregearengana joan zen; eta hornigaiak ekarri zituen Galiziako erresuma osoan anaiarteak laborari anaiarte nahiz aitonenseme anaiarte laborari anaiarte nahiz Galiziako zaldun eta jaunen kontra egin zuten, eta barauekin ez zen zerbitza zitzan morroirik bat ere gelditu.

Lur eta etxaldeetatik egotzi zituzten, zen menpekorik ez eta errentarik utzirik; gaztelu guztiak erauzi zituzten, zaldun-jaunak inguraturik eutsi eta trabuko eta beste honelako harmekin tiroak egiten zizkiotelarik.

Anaiarte hauen kapitaina Alonso de Lanzones izanik, hari lotu zizkion 70 gizon, aitonenseme eta laborari.

Gertaeraon bitartean Gure Jaunak Galiziako zaldun hauek bere disziplinaz kolpatu nahi zituen, eta haiengandik, erruki zela eta, ase, ikusirik bilauen ankerkeria larregi eta berezko zituzten jaunen kontrakoa, onarturik bilauen eta aitonensemeen artean egon zen eta egoteko zen aintzinako etsaikeria, jaun direlakoekin batu zelarik, bilau horiek menperatu zituzten, eginiko kalte guztiak ordaindu eraginaz eta aipatu gaztelu guztiak berreraiki araziaz. .

Ardatz kronologikoa.